Bi urteko ibilbidearen ostean, udazken honetan dokumentala online jarri dugu, guztiok eskuragarri izan dezazuen. Honako helbide honetan ikus dezakezue:
Itsasoari begira
Gabezia neurologikoak dituzten haurrak eta euren bizimodua
2017/09/25
2015/05/06
ZERGATIK GAUDE ITSASOARI BEGIRA?
Itxasoren lagunek
izaera eta iritzi ezberdinak dituzte: kontrajarri egiten dira batzuetan;
elkarren osagarriak dira, beste batzuetan. Azken urteotan jazotako gertaeren
narrazioaren bidez, euren erreakzio eta sentimenduen berri jasoko duzu.
Halaber, haur “ezberdinen” mundua ezagutu, eta mundu horretan gertatzen dena ulertzeko gai zarela ikasiko duzu:
arretaz erreparatu, besterik ez duzu egin behar!
Sinopsia
Itxasok 17 urte ditu eta
Bilbon bizi da. Lau hilabete zituenean, gaitz
neurologikoa zuela esan zioten bere amari.
Hitzen esanahi zehatza argitu nahian, erantzun bila hasi ziren Maier eta bere familia. Bide luzea izan
da eta tartean pediatrak, neurologoak… eta bestelako hainbat espezialista
ezagutu dituzte; hamaika ate ireki dituzte, batzuk osasun-arloan, beste zenbait
hezkuntzan… baina jasotako erantzunen gainetik, Itxasoren mundu bereziari
erreparatzen ikasi dute.
Nola ulertu haur berezien
mundua? Lagun eta senideen adierazpenez gain,
Itxasne txikiak Itxasoren mundua deskribatuko du, haur berezien mundua ulertzeko begiak irekita
izan behar ditugula erakutsiz.
Noiz, non:
Durangoko Liburu eta disko azoka
Abenduak 4 ostirala 14:30
Durango
Lantaldea:
Gidoia eta zuzendaritza:
Lorea Pérez de Albéniz
Produkzio-zuzendaria: Goiuri Aldekoa-Otalora
Muntaia: Larraitz Zuazo
Irudia: Juantxu Beloki
Animazio-zuzendaria: Juankar Ramos
Ilustrazioa: Eider Eibar
Musika: Borja
Barrueta
Soinu-teknikariak: Jone Novo eta Miguel Ramírez
Soinu-nahasketa: Iñigo Egido
Makilajea: Ederlan
Proiektua diruz lagundu duten erakundeak eta enpresak:
Eusko
Jaurlaritza, Elgoibarko Udala, Galdakaoko Udala, Irizar,
Danobat, Kultur Basque EHU, Bronces Garitano, Naradeva, Hiru komunitatea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)